Euskadiko ikertzaileen 20 proiektuk Europako Ikerketa Kontseiluaren finantziazioa izan zuten 2022an.

Ikerbasqueko ikertzaileek Euskadira 40 milioi eurotik gorako funtsak erakartzea lortu zuten 2022an.

Ikerbasquek 345 ikertzaile zituen 2022aren amaieran, hiru kategoriatan banatuta: 178 ikertzaile kontsolidatu, 94 ikertzaile gazte eta 73 Research Associate.

Ikerbasque bultzatzeko egiten den esfortzu ekonomikoa eta ikertzaileek batu zuten diruari esker, zientziari lotuta dauden 1.593 profesionalen kontratazioa ahalbideratu zen.

2022an lortutako emaitzek errekor berria suposatzen dute Ikerbasqurentzat, bai ikertzaile kopuru aldetik bai proiektuen lidergoa, publikatutako artikuluak edota funtsen erakarpenari dagokionez. Hau guztia dela eta, esan daiteke Ikerbasque mundu osoko ikertzaileak erakartzeko polotzat indartu dela eta ikerketa zientifikoaren aldeko apustua errentagarria dela.

Kanpoko finantzaketaz landutako 1.058 proiektutatik (aurreko urtean baino 118 proiektu gehiago) hogeik ERCren (European Research Council, Europako Ikerketa Kontseilua) finantzaketa izan zuten. Hauxe da kontinente zaharreko erakunderik ospetsuena, ezagutzaren mugan finkatutako asmo handiko ikerketa-proiektuen sustapenari dagokionez, eta iazko urtearen amaieran, 1.593 pertsonak lan egiten zuten Ikerbasqueko ikertzaileek zuzendutako taldeetan.

Informazio gehiago