2023rako aurrekontuaren proiektua aurkeztu da UPV/EHUko Gobernu Kontseiluan

UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren gaurko bileran, errektorego taldeak unibertsitate publikoaren 2023ko ekitaldirako aurrekontu  proiektuaren zifra nagusiak aurkeztu ditu. Orotara, 494,54 miloi euroko aurrekontua aurreikusten da proiektuan. Iazko ekitaldian, Euskal Herriko Unibertsitateak 460,64 milioi euroko aurrekontua izan zuen. Beraz, proiektuko zenbatekoa % 5,24 handiagoa da aurreko ekitaldikoa baino. Dokumentua Gobernu Kontseiluan behin aurkeztuta, organo horretako kideek zuzenketak aurkeztu ahal izango dituzte martxoaren 21etik 31ra bitartean. Apirilaren 18an berriro aurkeztuko zaio Gobernu Kontseiluari, eta,onartuz gero, UPV/EHUko Gizarte Kontseiluari bidaliko zaio, egoki iritziz gero, behin betiko onar dezan.