See You Zoomek higiezinen sektorera eramaten du errealitate birtuala

See You Zoom enpresa 3D edukietan, grafikoetan eta errealitate birtualean espezializatuta dago. Konpainia 2016an sortu zen, arkitekturaren munduan esperientzia handia duten bi bazkidek sortua. “Eraikuntzaren eta arkitekturaren munduan 3Dren eta errealitate birtualaren esparrua oso landuta zegoen, baina ez higiezinen sektorean. Etxebizitzen tour birtualak zeuden, adibidez. Potentziala ikusi genuen, eta merkatu horretan esperientzia genuenez, gure proiektua hasi genuen”, azaldu du Mikel Hervas See You Zoomeko komunikazio arduradunak. Ordutik, higiezinen sektoreaz gain, hainbat arloetan ere lan egin du, hala nola arkitekturan, eraikuntza-sektorean edo barnealdeen diseinuan, beti bere Gasteizko egoitzatik. 

Urte hauetan, See You Zoomek Estatu osoan jorratu ditu proiektuak. Nafarroako Gobernuarentzako kanpaina bat izan da garatu duen azken garrantzitsuenetako bat. Kanpaina horretan, errealitate birtuala erabili da nafar jatorriko produktuak sustatzeko. Higiezinen sektoreko enpresei ere eskaini dizkie zerbitzuak, etxebizitzen tour birtualak edo 3D modeloak egiteko. 

Besteak beste, Gasteizen, Laredon, Logroñon, Valentzian edo Getafen egin du lan. Beren tour birtualak bi modutara egin ditzakete, 360 kamera duten etxebizitzetarako, Google Street View erabiltzen denaren antzekoa, edo, batez ere, 3D birsortze birtualari esker oraindik eraikita ez dauden eraikinetarako. 

Baina nazioartean ere egin ditu proiektuak, batez ere Frantzian. “Bertan dugun higiezinen sektoreko bezero indartsu bati esker kontaktuak egin ditugu eta lankidetza janak garatu ditugu. Egiten dugunaren adibide zabala izateko balio izan digu, bai hemen, bai nazioartean”, Mikel Hervasek nabarmendu duenez. 

Azpimarratzekoa da enpresaren lehenengo urteetan Arabako konpainiak SPRI Taldearen laguntza izan zuela Ekintzaile ekintzailetza-programaren bidez. Orain, See You Zoomek eman nahi duen hurrengo pausoaren helburua higiezinen proiektu batean protagonista izatea da. Komunikazio arduradunak azaldu duenez, “oraintxe bertan arkitektura estudioekin lan egiten dugu proiektuen arlo birtualean (diseinua, tour birtualak…). Etorkizunean guri gustatuko litzaiguke sustatzailea izatea, eskala txikian bada ere”. 

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.