Donostiako Marrusko baratzeen zozketa martxoaren 2an egingo da

Datorren ostegunean, martxoak 2, 12:00etan, Lauaizetako Marrus eremuan diren 88 baratze publikoen zozketa egingo da, Donostiako udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Ekologiako zinegotzi Marisol Garmendiak adierazi duenez, “orain artean baratze publikoak kudeatzen aritu direnei martxoaren 31n amaituko zaie, ofizialki, emakida-denbora. Horregatik, Udalak beste lehiaketa baterako deialdia egin du, eta 550 pertsonak eman dute izena. Egin beharreko egiaztapenak egin ondoren, 495 pertsonak parte hartuko dute, azkenean, baratze publikoen zozketan. Bederatzi urte dira, jadanik, programa hori egiten dela”.

Zozketan 85 baratze sartuko dira, gainerako hirurak herri-erakundeentzat dira eta. Onartutako eskaeren artean, 31 eta 60 urte bitartekoenak 292 dira, 60 urte edo gehiagokoenak 141, 18 eta 30 urte bitartekoenak 45, eta pertsona desgaituentzako kupokoak 19.

Baratzeak erabiltzeko baimena urtebetekoa da, 2024ko martxoaren 31ra arte, baina beste urtebetez luza daiteke, hartarako eragozpenik ez badago.

Behin betiko zerrendak kontsultatu