Lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritzak babesa ematen diola EBri eta batasunari Ukrainako gerrari emandako erantzunea

Errusiak Ukrainari egiten dion alde bakarreko erasoaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak Europaren eta nazioartearen erantzunean batasuna babesten duela adierazi du lehendakariak.

Bestalde, Eusko Legebiltzarrak hartutako bi erabaki gogorarazi nahi izan ditu. Lehenengoan, 1991ko abenduaren 13an, abenduaren 1ean egindako independentzia-erreferendumari babesa emateko. Bigarrena 2003ko urriaren 7an izan zen. Egun horretan, euskal ganberak Ukraina Europar Batasunean sartzearen alde egin zuen, Ukrainaren printzipio demokratikoa eta independentzia bermatzeko.

Ildo horretatik, lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritzak erabateko babesa ematen diela EBri eta nazioarteko komunitateari, alde bakarreko inbasioa amaitzeko eskakizunean eta bidezko bakea ahalbidetuko duten bide diplomatikoak aztertzerakoan.

Informazio gehiago

REVIE