Pazientearen segurtasunerako nazioarteko 6 helburuen aurkezpena

PRUEBA

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIaren Zuzendaritzak OMEk aintzatesten dituen pazientearen segurtasunerako nazioarteko 6 helburuak aurkeztu ditu ekitaldi-aretoan. Erakundeko pertsona guztientzako jardunaldi batean, Zuzendaritzak helburu bakoitza azaldu du, bai eta EEGko ESIan nola jarduten ari den ere.

Aurkezpenak hala jasotzen du: «Osasun-erakundeak sistema konplexuak dira, eta pertsona, zerbitzu, unitate eta egitura askok hartzen dute parte. Horrek aldakortasuna ekar dezake arlo klinikoan eta osasun-emaitzetan. Horregatik, aldakortasuna murrizten duten, pazienteen arriskuak gutxitzen dituzten, haien iritziak kontuan hartzen dituzten eta, azken batean, osasun-emaitzak hobetzen dituzten ereduetan oinarritu beharra daukagu».

«EEGko ESIan asistentzia-kalitateko nazioarteko estandarrak jarraitzearen aldeko apustua egin dugu, hala nola Joint Commission Internationalenak. Esparru horretan, pazientearen segurtasunerako nazioarteko 6 helburu daude, eta horien xedea da segurtasunean hobekuntza espezifikoak sustatzea. Arretaren arlo problematikoak nabarmentzen dituzte, eta ebidentzian edo adituen adostasunean oinarritutako konponbideak ematen dituzte».

Hauek dira pazientearen segurtasunerako nazioarteko 6 helburuak:

  1. Pazientea zalantzarik gabe identifikatzea: Arreta-prozesuan, pazientea nor den ziurtasunez jakitea.
  2. Komunikazio eraginkorra: Informazio guztia egiazkoa dela egiaztatzea.
  3. Arrisku handiko medikamentuen segurtasuna: Medikamentu batek, gaizki erabiliz gero, arriskuan jar dezake pazientearen bizitza.
  4. Kirurgia eta prozedura seguruak: Kirurgia seguruak biziak salbatzen ditu. Toki zuzena prozedura eta paziente zuzenekin egiaztatzea.
  5. Osasun-laguntzari lotutako infekzio-arriskua murriztea: Konponbidea zure esku dago.
  6. Erorikoen ondoriozko kalteen arriskua murriztea: Pazienteen arriskua murriztu dezagun, horiek erortzea saihestuz.

Jardunaldia hasteko, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari gerente Mª Luz Marquések estrategia orokorra eta egindako bidea azaldu ditu. Gero, helburu bakoitza garatzearen erreferenteak horietako bakoitza azaldu dituzte: Edurne Omaetxebarria, zuzendari medikoa (5), Ainhoa Epalza, Zerbitzu Kirurgikoetako zuzendariordea (4); Maider Garmendia, Zerbitzu Medikoetako zuzendariordea (2), Irama Villar, Zerbitzu Kliniko Orokorretako zuzendariordea (3), Verónica Ruíz, Erizaintzako zuzendariordea (1) eta Ondiz Díez, Ospitalizazio Kirurgikoko Prozesuetako eta Laborategiko Erizaintzako adjuntua (6).

Komunikazio-estrategia.

Pazientearen segurtasunerako nazioarteko 6 helburuak betetzeko prozesuan aurrera egiteko, jarduera asistentzialean sartuta egon beharra dago, etengabeko zaintza egin beharra dago eta emaitzak neurtu beharra dago. Gainera, estrategia hau erakundearen kulturan txertatuta egon behar da. Ildo horretan, Berrikuntzako eta Kalitateko zuzendariorde Inés Gallegok jakinarazi du «pazientearen segurtasunerako nazioarteko 6 helburuen» estrategiak hura zabaldu eta kudeatzeko baliabide hauek dituela:

  • Atal bat EEGko ESIko intranetean. Bertan, helburu bakoitza jasotzen da, eta egiten ari garen aurrerapen eta zereginak ere bai.
  • Bidean informazio-buletina, berritasunak erakundeko pertsona guztiei zabaltzeko bidea.
  • Kartelak, EEGko ESIko hainbat tokitan.
  • Argazki-lehiaketa.