Euskal industriaren eraldaketa digitala bultzatzen dugu, ezagutu itzazu Industria Digitala laguntzak

Digital IOT Zukunft Elektroauto Aufladen an Ladestation Elektromobilität
PRUEBA

Industria Digitala 2023 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 14an (datorren asteartean) irekiko da 6.1 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten industri arloko enpresek azaroaren 6ra arte aurkez ditzakete euren eskaerak.
Ongi jakinik nolako garrantzia duen digitalizazioak merkatu global gero eta lehiakorrago honetan, Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak ekimen hau diseinatu dute gure industria-sarearen eraldaketa digitala eta automatizazioa bultzatzeko.

INDUSTRIA DIGITALA laguntzei esker aukera izango duzu teknologia aurreratuenak eskuratzeko (sentsorika, ikusmen artifiziala, fabrikazio gehigarria¿), zure produktuen lehiakortasuna hobetzeko eta produktu horien fabrikazioan berrikuntzak egiteko.