Lehendakariordeak eskerrak eman dizkie Lanbiden lan egiten dutenei herritarrak hobeto babesten dituen legea gaur indarrean jartzea ahalbidetzeagatik

PRUEBA

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak eskerrak eman dizkie Lanbiden lan egiten dutenei gaur herritarrak hobeto babesten dituen lege bat indarrean jartzea ahalbidetzeagatik.

Eusko Legebiltzarrak abenduaren 22an onartutako Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Sistemaren Legea gaur indarrean sartzeari buruz hitz egin du Mendiak.

Bere ustez, lege honekin «hobeto babesten ditugu urteetan zehar kanpoan geratzen zirela eta benetan beharrizan bat zutela ikusi genuen kolektibo guztiak». Gaineratu duenez, gure gizarteko edozein kidek jasan ditzakeen egoera ahulak hobetzeko asmoa duen legea da.

Informazio gehigarria