Nerea Melgosa eta Iñaki Subijana, espazio judizial berriak eta justizia digitaleko plana aztertzen dituen Erakundearteko Batzorde Mistoan

PRUEBA
  • Bilera Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuak eta Iñaki Subijana Euskal Justizia Auzitegi Nagusiko Presidenteak, besteak beste, egoitza judizialen planaren proiektua eta Justizia Digitalaren Planaren garapena aztertu dituzte gaur Erakundearteko Batzorde Mistoan.

Justizia Erakunde arteko Batzorde Mistoak, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko eta Euskal Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salako ordezkariek osatutakoak, Lakuan aztertu ditu Justizia Digitalaren Planaren garapenarekin, bitarteko funtzionarioen prestakuntzarekin eta Bilboko Buenos Aires kaleko eraikineko espazioen berrantolaketarekin lotutako hainbat gai.

Era berean, justizia-sistemarekiko lankidetza-zerbitzuei dagokienez, Batzordeak talde psikosozial judizialei eta interpretazio-zerbitzuari buruz eztabaidatu du. Justizia sisteman euskararen erabileraren normalizazioa ere jorratu da bileran.

Informazio gehigarria