Euskadik eta Frantziak euren talde teknikoak elkartu dituzte Grand Départ Pays Basque 2023 irteera handiaren segurtasun integralerako operatiboa koordinatzeko

PRUEBA
  • Helburua nazioarteko ekitaldi horretako parte-hartzaile eta ikusle guztien segurtasuna bermatzea da
  • Ertzaintzak koordinatuko duen operatiboan Euskadiko udaltzaingoetako, foru-aldundi eta hiriburuetako suteen itzalketa zerbitzuetako, larrialdietako, Osakidetzako, Jendarmeriako, Frantziako Guardia Errepublikanoko… milaka pertsonak lan egingo dute

Euskadiko, Frantziako eta Tourreko segurtasun, larrialdi eta osasun taldeak gaur goizean elkartu dira Ertzaintzaren Erandioko egoitza nagusian, Euskadin uztailaren 1etik 3ra bitartean egingo den Grand Départ Pays Basque 2023 irteera handian hedatuko den dispositiboa koordinatzen jarraitzeko.

Bileran Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria, Josu Bujanda Ertzaintzaren burua eta Vivien Trompeau Frantziako Tourraren segurtasunaren eta zaintzaren arduraduna izan dira, eta egun horietan egingo den nazioarteko txirrindulari-proba dela-eta diseinatzen ari diren segurtasun integralerako operatiboan lan egingo duten Euskadiko eta Frantziako erakunde guztiek parte hartu dute:

FRANTZIAKO ORDEZKARITZA:

  • Jerdarmeria.
  • Frantziako Guardia Errepublikanoa.
  • Frantziako Polizia Nazionala.
  • Frantziako Suteen Itzalketako Zerbitzuak.
  • Frantziako Tourraren segurtasunaren eta zaintzaren arduradunak.

EUSKADIKO ORDEZKARITZA:

  • Ertzaintza.
  • Euskadiko udaltzaingoak.
  • Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzua.
  • Osakidetza.
  • Hiru foru-aldundietako eta Euskadiko hiru hiriburuetako Suteen Itzalketako Zerbitzuak.

GRAND DÉPART PAYS BASQUE 2023

Txirrindularitza-probaren 110. edizioa bigarren aldiz hasiko da Euskadin, 1992an Donostiatik irten ondoren. 2023ko uztailaren 1etik 3ra bitartean, txirrindularitza-probak gure herrialdea zeharkatuko du 3 etapatan eta Bilbon estreinatuko da. Bilbo izango da Irteera Handiaren hasiera eta helmuga. 185 kilometroko etapa zirkular gogorra Bizkaian zehar, 3.320 m baino gehiagoko desnibel metatuarekin. Bigarren etapa Gasteiztik abiatuko da Donostian bukatzeko. Eta hirugarren eta azken etapa Zornotzan hasi eta Baionan amaituko da.

PRESS BOOK DEL GRAND DÉPART PAYS BASQUE 2023: Euskadiko Irteera Handiari buruzko informazioa jasotzen duen dokumentua (Hiru etapen ibilbideak, data garrantzitsuenak eta gainerako informazio interesgarria: https://labur.eus/5XvGl)

Informazio gehigarria