‘Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntza formal eta ez formalean’ ikastaroaren balorazioa

PRUEBA

Gazteen Euskal Behatokiak 2023ko formakuntza planeko hiru ikastaro antolatu ditu martxoan gaiaren inguruan

Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntza formal eta ez formaleanikastaroaren hiru edizio antolatu ditu Gazteen Euskal Behatokiak martxoan. Formazio honen helburu nagusia izan da, administrazioko politikari eta teknikari arduradunei, bai gazteriaren arloan lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuetako profesionalei indarkeria sexistaren prebentzio eta esku-hartzerako baliabideak eskaintzea.

Ikastaroak Eider Goiburuk eman ditu, psikologialaria soziala, sexu-hezitzaile eta berdintasun teknikaria.

54 lagunek partehartu dute ikastaroan eta formakuntzak bi lan taldetan banatu dira:

  • A taldea: hezkuntza formaleko langileez osatua egon da: irakasleak, orientatzaileak, hezkidetza arduradunak eta hezkuntza teknikariak.
  • B taldea: hezkuntza ez-formaleko langileen osatua egon da: hezitzaileak, kalehezitzaileak, eta gazteria teknikariak.