Gazteen Euskal Behatokitik gure paneleko kide izatera animatzen zaitugu

PRUEBA

Aspalditik ari gara gazteen panel bat diseinatzen, eta parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Gazteen arazoei eta beharrei buruz duzun iritzia oso garrantzitsua da guretzat.

  • Nork osatzen du panela?

Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eta 34 urte bitarteko pertsonek.

  • Zertara behartzen nau?

Inkesta batzuei erantzun beharko diezu (online edo telefonoz).

Kasu batzuetan, elkarrizketetan edo eztabaida-taldeetan parte hartzeko laguntza eskatuko dizugu, baina panelean egoteak ez zaitu parte hartzera behartzen, borondatezkoa izango da.

  • Zenbat aldiz?

Urtebetean 4 inkesta baino ez dira egingo. Mezu bat iritsiko zaizu posta elektronikoz edo WhatsApp bidez inkestaren gaiari buruz informazioa emateko, eta bete behar duzun inkestarako esteka bat.

  • Zer lortzen dut?

Paneleko kide izate hutsagatik, hilero hiru opariren zozketan sartuko zara: hainbat saltokiko  30€ -ko opari-txartelak, esperientzia-kutxak, etab.

Gainera, eztabaida-taldeetara joatea edo banakako elkarrizketa bati erantzutea kasu guztietan sarituko da.

  • Nola parte har dezaket panelean?

Paneleko kide izan nahi baduzu, sakatu hurrengo botoia eta bete galdetegi labur bat zure datuak erregistratzeko.

https://encuestas.ingartek.com/index.php/751578?lang=eu

Zalantzarik baduzu, deitu doako zenbaki honetara (900909755) edo idatzi  [email protected] helbidera