Giltzarri Summerrek skate tailerrak, Urdaibaira txangoak, kamisetak egiteko ikastaroak…antolatuko ditu gazteentzat

PRUEBA

Aurten ere, Giltzarri Gazte Jardueren Plataformak udako jardueren programa oso bat egingo du 12 eta 18 urte bitarteko gazte barakaldarrentzat. Giltzarri Summer da, Barakaldoko kale eta plazetan egingo diren doako jardueren programa, baita txangoak eta irteerak ere.

Jarduera hauetan parte hartzeko izen-ematea maiatzaren 22an, astelehena, hasiko da Udal Egoitza Elektronikoaren bidez edo aurrez aurre topalekuetan. Izen-ematea ekainaren 4ra arte egongo da zabalik.

KALEKO JARDUERAK ETA TAILERRAK:

  • EKAINAK 22- UDA HASIERAKO GAZTE FESTA – Lurkizagako pilotalekuan 20: 30etatik aurrera. Doako jarduera. Ekainaren 7tik aurrera Giltzarriko Topalekuetan gonbidapenak jasotzea gomendatzen da.
  • EKAINAK 27 – SKATE TAILERRA. 11: 30-13: 30 (Los Hermanos parkea) Prezioa: doan
  • UZTAILAK 10 ETA 11- JAIETAKO KAMISETEN TAILERRA. 11: 30-13: 30 (Barakaldoko topalekua) Prezioa: doan

IRTEERAK:

  • UZTAILAK 04- GARAIOKO TXANGOA. 2005-2011 bitartean jaiotakoentzat. 10: 00-18: 00. Prezioa: 5,40 €.** Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea
  • UZTAILAK 06 – KANOAK URDAIBAIN BARRENA. 9: 00-18: 00 2005-2010 artean jaiotakoentzat. Prezioa: 5,40 €** Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea
  • UZTAILAK 12 – GAMARRAKO IGERILEKUETARA TXANGOA. 2005-2011 bitartean jaiotakoentzat. 10: 00-18: 00. Prezioa: 5,40 €** Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea

Karmengo jaietan ere, 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek koadrilarekin parte hartu ahal izango dute jaitsieran, Gazte Egunean eta Gaztea Go! koadrilen maratoian, Giltzarri Plataformako gazteek beraiek dinamizatuta.

Azkenik, Topalekuak zabalik egongo dira, ohiko ordutegian, ekainaren 16ra arte.

INSKRIPZIOAK NON EGIN
Jardueretarako izen-ematea Udalaren Egoitza Elektronikoan egin ahal izango da (www.barakaldo.eus) BakQ txartel elektronikoaren bidez. Era berean, aurrez aurre, Barakaldo Centro (CIS) eta Gurutzetako topalekuetara joan ahal izango da, eta izena emateko orriak entregatu ahal izango dira. Orri horiek eskuragarri daude udalaren webgunean eta giltzarriren webgunean (www.giltzarri.info).

Zozketak egingo dira ekainaren 6an elektronikoki egingo diren jardueretan ahalik eta parte-hartze handiena izateko.