Bingen Zupiria BBK Artearen Ibilbidea IV erakusketaren aurkezpenean izan da

BBK-k eta Bilboko Arte Ederren Museoak «BBK Artearen Ibilbidea IV» dibulgazio artistikorako programa berraktibatu dute «Bizkairi begira» lelopean.

BBKren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren dibulgazio artistikoko programa bat da. Bertan, museoaren bilduma iraunkorreko artelanen kalitate handiko 36 ekoizpen proiektatuko dira. Oraingo honetan, Bizkaiko paisaien aukeraketa zaindua du ardatz.

Programa asteartean hasiko da Bilboko Kale Nagusian, uda honetan Bizkaiko 28 herritan ibili aurretik.