Nerea Melgosak eta Las Cuatro Torres´ek Arabako erretiratuen eta pentsiodunen topaketa bat egingo dute Agurainen

Nerea Melgosak, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak, Aguraingo Aniturri kiroldegian egin den Arabako Erretiratuen eta Pentsiodunen Lau Dorreak elkartearen VIII. Topaketan parte hartu du larunbat honetan. Lurralde osoko 430 lagunek hartu dute parte bazkari herrikoi handi batean. Luis Carlos Matias, Felix Ortiz de Zárate´ren lekua hartu berri duen presidentea, buru izan da.

Melgosa´rekin batera, Irune Muguruza Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurtzaroko zuzendaria, Emilio Sola foru diputatua, Ana Belen Otero foru zuzendaria, Peio Iparragirre aguraindar jubilatuen presidentea eta Ernesto Sainz Lanchares alkatea izan dira.

Bazkari herrikoian 430 lagun bildu dira. Jardunaldiari hasiera emateko, bertsolariek aurreskua dantzatu dute herriko bi jubilatu zaharrenei eskainita. San Joan parrokiako mezaren ondoren, dantzari taldeek Arabako Dantzari Egunean parte hartu dute.