Berdin Taldeak, 40 urteko esperientzia baino gehiagorekin, soluzio elektrikoak eta telekomunikaziokoak eskaintzen ditu

Donostian duela 40 urte baino gehiago sortutako taldea da Berdin. Soluzio elektrikoen, industrialen eta telekomunikazioen banaketan jarduten du, eta hainbat sektoretarako eskaintza zabala du; besteak beste, Schneider Electric, Bosch eta Siemens bezalako hornitzaileak ditu. “Gure bezeroekin lankidetzan dihardugu haien beharrak aztertzen, konponbideak aholkatzen eta diseinatzen eta produktuak aukeratzen, eta, horretarako, euskarri teknikoa ematen dugu sei negozio-arlo hauetan: argiztapena, automatizazio industriala, instalazio elektrikoak, segurtasuna, telekomunikazioak eta energia”, azaldu du Ana Gilek, Berdineko komunikazio- eta marketin-arduradunak. Egoitza nagusia Donostian duen arren, enpresak 17 ordezkaritza ditu Espainia osoan, adibidez, Madrilen, Bilbon, Bartzelonan edo Valentzian, eta guztira 250 langile ditu. 

Eskaintzen dituen soluzioen aniztasuna dela eta, Berdinek bezero askorentzat lan egin du lau hamarkada baino gehiagoko ibilbide honetan, bai tokiko mailan, bai estatu mailan. Aipatzekoak dira, besteak beste, alderdi kritikoetako komunikazio- eta argiztapen-sarea egindako berriztapena Gasteizko Mercedes -Benz lantegian, Bizkaiko errepideak kontrolatzeko eta ikuskatzeko komunikazio-azpiegitura, eta hainbat museo eta barrutiren argiztapena eta domotika. Izadi enpresarentzat egindako proiektua da berriena, autokontsumo industrialerako eguzki-panel fotovoltaikoak instalatuz. 

Barne-prozesuetako berrikuntza funtsezkoa da Berdinentzat, “soluzio jasangarriak zentzuz eta eraginkortasunez eskaini ahal izateko”, nabarmendu du Ana Gilek. Adibidez, bere Belartzako industrialdeko egoitza nagusiko automatizazioaren kasua. “Biltegi honetan AutoStore sistema instalatu dugu, biltegian espazioa optimizatzeko automatizazio logistikoko sistema. Gainera, biltegia kudeatzeko sistema bat ere badu, prozesuak automatizatzeko aukera ematen duena: eskaeren kudeaketa, biltegiratzea, inbentarioak…”. 

Iaz, Berdin %22 hazi zen, 2021. urtearekin konparatuz, eta aurtengo kurtsoan taldeak 80 milioi euroko fakturazioa aurreikusten du, industriaren alorrean eta mugikortasun elektrikoan hazteko asmoz. Beste helburuetako bat bere hedapen geografikoarekin jarraitzea da, negozio eremu bakoitzean ere haziz. 

SPRI Taldeak laguntza ematen dio euskal enpresari, laguntza-programen bidez, trantsizio teknologiko-digitala, energetiko-ingurumen-trantsizioa eta gizarte- eta osasun-trantsizioa errazteko. Aurkitu zure negozioaren beharretara hobekien egokitzen den programa.