Rekreandok segurtasuna eskaintzen die isolatuta dauden pertsonen lekualdatzean parte hartzen duten osasun-langileei

Covid-19aren pandemian, paziente isolatuak ospitalean bertan lekuz aldatu behar ziren; horrek arazoak sortzen zizkien osasun-langileei. Irtenbidea aurkitzeko asmoz, Kike Fernández eta David Pérez, biak hermetikotasun- eta isolamendu-tekniketan eta iragazte-sistema birikoetan esperientzia dutenak, elkartu ziren Rekreando startupa sortzeko. Eta horrek posizio eta funtzio anitzeko isolamendu-burbuila  eramangarria (BAP) asmatu zuen. 

Une hartan, enpresak Donostiako isolamendu handiko unitateen eta larrialdi medikalizatuen beharrei erantzuna eta irtenbidea ematea hartu zuen ardatz. Osasun langileen eskaerak aztertu ondoren, produktu eramangarri tolesgarria —bizkar-zorro batean sartu eta bi kilo pisatzen dituena— sortu zuen eta, zabalik dagoenean, gaixoa etzanda, eserita edo zutik egon daiteke barruan. Gainera, erraz eta azkar instalatzen eta desinstalatzen da eta erabiltzeko pertsona bakarra behar da. Bestalde, higienizatzeko aukera ematen duenez —lehorrean nahiz hezean—, berrerabili daiteke. 

Gaur egun, enpresa Europako eta Mexikoko merkatuetan mugitzen da, baina laster espero du bere produktuak Estatu Batuetara eta Japoniara eramatea, “munduko leku guztietara iritsi arte”. Hori lortzeko, Quino Lamas proiektuaren zuzendari komertzialak dioenez, “berritzaileak, funtzionalak eta erabilerrazak”, diren produktuak merkaturatzea du helburu. Gainera, Rekreandok euskal gizarteari ekarpena  egin nahi dio, horregatik, Gipuzkoan fabrikazio unitate bat ezarri nahi du. “Beti adi gaude gure erabiltzaile medikoen eskaerei, arazoak konpontzeko edo behar diren hobekuntzak ezartzeko. Horregatik, erabilera pediatrikorako burbuila garatzen ari gara”, esan du Lamasek. 

BAP sortzeko prozesuan “funtsezkoak” izan dira hainbat erakunde. Munduko patentea eta Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren (AEMPS) homologazioa lortzeko, enpresak Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostia Unibertsitate Ospitalearen eta Madrilgo La Paz ospitalearen laguntza izan du. Eta munduko hainbat eremu eta tokitan erabilgarria den produktua garatzeko, “ezinbestekoa izan da osasun zibileko eta militarreko langileekin partekatutako ezagutza- eta ikaskuntza-fluxua, bai Espainian, bai Iberoamerikan”. 

Hori ez da Rekreandok sortu duen produktu bakarra: Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenerako (CSIC) bolumen handiko isolamendu-unitatea bat sortu zuen, birusek airean duten portaera simulatzeko. Ildo horretatik, airean eta eremu zabaletan birusek duten portaeraren ikerketa-lerroa burutzen ari da enpresa, eta Lamasen arabera, “ospitaleetan beharrezkoa den produktu baten oinarria izan daiteke”. Halaber, “hainbat proiektu ditu buruan”, eta 2024an jakitera ematea espero du. 

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.   

Lotutako albisteak


Talent Conference

28 ekaina, 2023

Ekintzailetza

Be Basque Talent Conference biltzarrak, Düsseldorfen, talenturik onena eta Euskadiko erakundeak harremanetan jarriko ditu


Irakurri gehiago


Mondragon Unibertsitatea Corea del Sur Korea

23 ekaina, 2023

Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak Hego Koreako erakunde ezberdinekin harremanak sendotu ditu


Irakurri gehiago


Wake Up Euskadi Resumen Emprendedor

23 ekaina, 2023

Ekintzailetza

Wake up! Albiste ekintzaile batzuk sarean


Irakurri gehiago



20 ekaina, 2023

Ekintzailetza

Nodium, bizikleta estatiko disruptiboak, entrenamendurako arrabolak eta patinete elektrikoak eskaintzen dituen Gasteizko start upa


Irakurri gehiago



19 ekaina, 2023

Ekintzailetza

Chubby Apps, “jarraibideen eskulibururik gabeko” software diseinua eta garapena


Irakurri gehiago

Joan blog-era