Donostia prest Aste Nagusi inklusiboenerako

binary comment

Donostia Aste Nagusirako giroa berotzen hasi da. Eneko Goia alkateak eta Kultura zinegotzi Jon Insaustik Donostiako kaleak kulturaz, kirolaz eta adin eta gustu guztietarako ekintzez beteko dituen programaren berri eman dute. Aste Nagusiak ohiko jarduerak izango ditu, baita gelditzeko iritsi diren hainbat nobedade ere.

Abuztuaren 12an 19:00etan historiaren Aste Nagusi inklusiboenari hasiera emango zaio. Aspaceko erabiltzaile eta senideak izango dira protagonistak, izan ere, euren 50.urteurrenean 75 urte betetzen dituen Gipuzkoako Argazkilari Elkartearekin batera Artillero abestuko dute, 8 egunetako jaiari hasiera emanez.

Aste Nagusiak desgaitasuna duten pertsonek disfrutatzeko 102 jarduera izango ditu. Eta gainera, feriek musika itzaliko dute abuztuaren 11n, 16an, 18an eta 21ean 16:30tik 18:30ra autismoa duten pertsonek ere feriekin disfrutatzeko.

Berdintasuna eta bertako talentua

Donostiako Festakek antolatutako programak protagonismoa ematen jarraitzen die emakumeei, duela gutxi arte gizonezkoentzat ziren jardueratan, esaterako segidakoak: Uliako harria, Pilotako Master Cup txapelketa edo Urumean ospatzen den estropada.

Halaber, bertako talentua izango da musika agertokien protagonista, eta esaterako Saguesen, En Tol Sarmiento, Huntza, Gari & Maldanbera, El Drogas edo Bulegoko musikarekin gozatzeko aukera egongo da.

Klasikoak eta nobedadeak

312 doako jarduerak osatzen dute programa. Eta bertan donostiarrek urtero disfrutatzen dituzten ohiko klasikoak daude..

Gainera, su artifizialek Aste Nagusiaren gauetan protagonista izango dira 22:45etatik aurrera.

Kanoikadaren ondoren hasiko den Holi Fest-ak, gazteek Aste Nagusiari ongietorria emateko festa, eta Kursaalean iaz lehen aldiz jarri zen uretako txirrista erradoiak, parte hartze handia izango dute beste bi jarduera izango dira, zalantzarik gabe.

Lehiaketa Gastronomikoak eta kirola

Urtero bezala, gastronomia eta kirolak protagonismo handia izango dute aste osoan zehar. Sukaldaritza zaleek bost lehiaketetan erakutsi ahal izango dituzte euren trebetasunak, hain zuzen ere, izena ematea zabaldu ondoren ia plaza guztiak bete dituzten lehiaketak.

Horiekin batera, gastronomia zaleek gune berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute Gipuzkoa plazan. Gunea sagardoari eskainia egongo da, Basatxeri produktuekin lagunduta. Eta gainera, ohiko Euskal Herriko baserriko produktuen merkatua ere izango da.

Bestalde, kirolzaleek hainbat jarduera izango dituzte egitarauan.

Jai amaiera handia

Abuztuaren 19an Aste Nagusia amaituko da. Erraldoi eta Buruhandiei agur esateko unea izango da, eta aste osoa hiriko kaleak alaitu ondoren, zuloaga plazan elkartuko dira 20:00etan ohikoa bihurtu den Agur Erraldoia egiteko.

Eta ia ordu berean, Konstituzio plazan, Union Artesanak Agur Asteari ekitaldia ospatuko du, 20:00etatik 21:00etara. Ekitaldi honi jarraipene emango dio 22:45ean su artifizialen jaurtiketekin amaitzeko duen ikuskizun piromusikalak.