Aste Nagusia: Athletic Cluben bazkideei harrera Ibaiganen

2023ko Aste Nagusia dela eta, Athletic Clubek bazkideen ordezkaritza bat hartu nahi du Ibaiganen abuztuaren 23an, asteazkenean, 10:30ean.

Horretarako, izena ematen duten bazkide guztien artean 30 leku zozketatuko dira. Horretarako [email protected] helbidera idatzi beharko dute zozketan parte hartzeko, abuztuaren 18ra arte, ostirala, 12:00ak arte.

Betebeharrak:

  • Athletic Clubeko bazkide izatea.
  • Bazkide izaera aldi baterako kenduta ez izatea.
  • Adinez nagusi izatea.

Baldintzak:

  • Zozketak lehenengo saritutako bazkide bat ezarriko du eta beste sartituako beste hogeita bederatzi bazkideak eskaera ordenean gaineratuko dira.
  • Klubak sartitutako hogeita hamar bazkideekin harremanetan jarriko da etorriko direla baieztatzeko.
  • Ezin izango zaio etortzeko eskubidea beste inori eman, bazkide izan edo ez izan. Sartzeko NAN edo pasaportea erakutsi beharko da.

Leku eta antolakuntza arrazoiak direla eta, ezin izango da lagunekin etorri.