Juan Mari Aburto Alkatea Erroke Deunaren omenezko ohiko mezan izan da Pagasarrin

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak, Udal Txistulari Bandarekin eta Udal Korporazioko kideekin batera, Erroke Deunaren omenezko ohiko mezan parte hartu du gaur goizean; aurten, Pagasarriko baselizan.

Tradizioaren arabera, 1575ean, Hiria astintzen ari zen kolera-izurrite lazgarriaren aurrean, izurridunen zaindaritzat jotzen den Erroke Deunaren omenezko baseliza bat eraiki zen Pagasarri mendian, eta handik gutxira, izurritea atzera egiten hasi omen zen.

Aste Nagusiaren aurretik egin ohi den elizkizun hau Artxandan XVII. mendean eraikitako Erroke Deunaren omenezko baselizan ere antolatzen da. Bertan izan dira gaur hainbat udal ordezkari. Iaz, Bilboko Alkatea Erroke Deunaren omenezko Artxandako mezan izan zen, urtez urte baseliza batera edo bestera txandaka joateko tradizioari eutsiz.