Nafarroako Gobernuak hirugarren sektore kulturaleko 26 erakundei lagundu die 900.000 euro baino gehiagorekin

Kultura eta Kirol Departamentuak Nafarroako hirugarren sektore kulturaleko 26 erakunde finantzatu ditu 902.992 eurorekin, kultur programazioa eta elkarteen egitura babestea helburu duten bi laguntza-deialdiren bidez.

Lehen deialdian, Nafarroan garrantzia duten erakundeei zuzendutakoan, 476.992 euro eman zaizkie 6 elkarteri; bigarrenean, berriz, jaialdiak, kontzertuak eta ikuskizunak antola daitezen sustatzea izan da helburua, eta 20 erakundek jaso dute laguntza, 426.000 eurokoa.