RCD Mallorca-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

RCD Mallorcaren aurkako partidarako sarrerak eskuratzeko izena emateko epea amaituta, izena eman duten pertsona guztiek sarrera eskuratu ahal izango dute erantsitako inprimakia betez eta bazkide txartel originalak aurkeztuz.

Sarrerak eskatu dituzten bazkideek abuztuak 29an, asteartea, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, sarrerak jaso ahal izango dituzte, San Mameseko txarteldegietan. Neurketa honetarako ez da sarrerarik egongo publikoarentzat salgai.

Sarreren prezioa 30 eurotakoa da.

ADI EGON: Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data, NAN eta bidaia plana zenbakia adieraztea ere. Pertsona bakoitzak bakarrik lau sarrera erosi ahalko ditu.

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, hurrengo hiru zozketetan parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.