‘Abentura Digitala’ programak maila aurreratuko prestakuntza eskaintza zabaldu du AA, hodeiko lana eta zibersegurtasuna bezalako gaiekin

Juan Cruz Cigudosa Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak gaur goizean aurkeztu du Abentura Digitala programaren barruan abian jarritako prestakuntza-eskaintza berria. Nafarroako Liburutegian aste honetan ematen ari diren inklusio eta trebakuntza digitaleko ikastaroetako batera egindako bisitan egin da iragarpena. Ikastaro horien bidez, Nafarroako herritar guztiei doako eta kalitatezko prestakuntza teknologikoa eman nahi zaie.

Bere bisitan zehar, Cigudosa kontseilariak ikastaro presentzial mota hauen arrakasta nabarmendu du, izan ere, jada 1.900 pertsona baino gehiago suertatu diren onuradun, Foru Komunitate osoko 90 udalerritan emandako ia 200 prestakuntzarekin. Gainera, aurreratu du “jadanik beste 62 gehiago planifikatzen ari direla hogei udalerri baino gehiagotan, urte amaiera arte”.

Bestalde, kontseilariak nabarmendu du «ikastaro hauek trebetasun teknikoak eskuratu hutsetik haratago doazela, gizarte eta lurralde kohesio hobea lortzea, lan-aukeretarako sarbidea erraztea eta pertsonak esparru horietan autonomia eta independentzia gehiago izanik ahalduntzea dituztelako helburu». Halaber Cigudosak berretsi egin du Nafarroako Gobernuak heziketa digital iraunkorrarekiko duen konpromisoa, izan ere, zeregin hori prestakuntza eskaintza honekin gauzatzen da, zailtasun maila ezberdinak barne hartuz, oinarrizko alderdiak nahiz aurreratuagoak hala nola ikaskuntza modalitate ezberdinak abiapuntu izanik.

Alde batetik, eta izaera presentzialean, berriki martxan jarritako prestakuntza jarduera berrien artean, kontseilariak ‘Android mugikorraren tailerra’ nabarmendu du zeinen gainean jadanik 10 orduko iraupeneko 22 ikastaro eman diren, kirol-guneetan hala nola adinekoen egoitzetan, Nafarroako geografiaren esparru ezberdinetan, esaterako, Iruñea, Gorraitz eta Sarriguren (Eguesibar), Zuasti, Tafalla, Milagro, Corella eta Tutera.

Horrez gainera, online ikastaro berrien harira, zeinetarako inskripzioa zabalik dagoen, ‘Oinarrizko ofimatika eta hodeiko jarduera’ (7,5 ordu) hautatu da, zeinekin partaideek esparru digitaletan oinarrizko baliabideak erabiltzen ikasi ahal duten, kasu, Office-ko Word, Excel eta PowerPoint hala nola Google Drive bidezko kolaborazioa.

Segurtasun digitalaren harira, 8 ordutan zehar hedatzen den ‘Zibersegurtasuna eta arazoen ebazpena’ ikastaroak, gailu informatikoak babesteko eta sistema eragileen konfigurazio segurua egiteko funtsezko ezagutzak ematen ditu jakitera.

Bestalde, adimen artifizialeranzko aurrerapena halaber ez da atzean geratu, ‘Adimen Artifizialerako Sarrera Aurreratua’ ikastaroarekin; 20 orduko modulu bat zeinek hazkunde bizkorreko teknologia honen funtsezko kontzeptuak sakontzen dituen, hain zuzen, Adimen Artifiziala oinarri duten ikaskuntza sakona (Deep Learning) hala nola sistemen ezarpena bezalako arloetan.

Era berean, irailean zehar bi online ikastaroen ezarpena aurreikusten da: ‘Eraldatu zure bizitza digitala zure egunerokotasunean’, zeinek 20 orduko iraupenarekin, eguneroko bizitzan AAren aplikazio praktikoak esploratzen dituen, edota ‘Antolatu zure bizitza digitala: lan egin eta kolaboratu hodeian’, informazioaren hala nola kolaborazioaren kudeaketarako baliabideak eta konputazioaren abantailak ahalik eta gehien aprobetxatu   ahal izateko 10 orduko prestakuntza bat.

Informazio gehiago lortu edo ikastaroetako batzuetan izena emateko interesatuta dauden pertsonek, programaren webgune ofizialeko orria eta 012 (948 012 012) telefonoa erabil ditzakete.

Gainera, ‘Abentura Digitala’ programa, denbora gutxi barru, esparru digitalen erabilera seguruari buruzko kontzientziatze jardunaldi batzuk antolatzeko asmotan dabil, besteak beste, ziberjazarpena, adikzio teknologikoak eta lineako iruzurrak gaien lanketarako.

Aurrera doa oinarrizko konpetentzia digitalen gaineko prestakuntza

2022an inplementatutako eta Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren NextGenerationEB funts europarrekin finantzatutako ‘Abentura Digitala’ programa, Nafarroako herritarren aniztasun zabalari arreta emateko diseinatu da, bere baitan hartuz erdi mailako ikasleak hala nola adinekoak, erretiratuak eta esklusio digitalaren arriskuan dauden kolektiboak. Ildo horretatik, maila aurreratuko ikastaro berriez gain, programak bere ohiko eskaintzarekin aurrera darrai, Nafarroako herritarrak oinarrizko konpetentzia digitalekin hornitzeko asmotan.

Testuinguru honetan, ‘Abentura Digital’ programak 20 orduko iraupeneko bere ikastaro presentzialak ematen jarraitzen du; zein bereziki diseinatu diren ordenagailuaren, posta elektronikoaren erabileran, administrazio elektronikoan hala nola oinarrizko bestelako ezagutzetan sakondu nahi duten haientzat. Lineako modalitateari helduz, bi prestakuntza ezberdin daude aukeran, bat 20 orduko iraupenekoa eta bestea 50 ordukoa. DIGCOMP ezagutzaren bost arloak estaltzen dituzte biek ere, horien baitan hartuz informazioaren eta datuen bilaketa eta kudeaketa, edota komunikazioa eta lankidetza, eduki digitalen sorrera, hala nola segurtasuna eta arazoen ebazpena.

Programa honen sorrera, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren eta NASERTIC erakunde publikoaren arteko lankidetza bikainaren emaitza da. Era berean, CNAI sozietate publikoaren eta Dedalo Fundazioa hala nola Nafarroako Liburutegia bezalako erakundeen kolaborazioarekin kontatzen du. Elkartuta, erakunde hauek ikaskuntza eraldatzaile baterako esparru bat osatzen dute, betiere teknologiaren aplikazioa eta ulermena erabiliz arrakala digitala ixtea eta gizarte inklusiboago eta bidezkoago bat eraikitzea bilatuz.