Unai Simon eta Nico Williams, espainiako selekzioaren zerrendan

Unai Simon eta Nico Williams Luis de la Fuenteren deialdian sartu dira 2024ko Alemaniako Eurokopako sailkapen faseko partidak jokatzeko, Georgia eta Zipreren aurka.

Jokalari zuri-gorriak, Las Rozasen kontzentratuko dira datorren astelehenetik , irailak 4tik, aurrera. Lehenengo partida irailaren 8an izango da, 18:00etan, Tiflisen, Georgiaren aurka, eta bigarrena irailaren 12an, Granadan, 20:45ean, Zipre aurkari dutela.