Zabalik dago Tuteran enplegu-anezka batean parte hartzeko izen-ematea, bertan enplegagarritasun handiko arloetan konpetentziak eskainiko dira

Datorren irailaren 10ean amaituko da 18 eta 35 urte bitarteko eta langabezian dauden Tuterako eta eskualdeko gazteek enplegu-anezka berri batean izena emateko epea. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren mendeko erakundea) eta Santa Maria la Real Fundazioak bultzatzen dute doako programa hori. Ekimen horren bidez, bi hilabetez aholkularitza jasoko dute enplegu-bilaketa aktibatzeko eta lan-aukerak handitzeko.