Euskadi erreferentea da errezeta elektronikoaren elkarreragingarritasunaren hedapenean Europar Batasunean: Txekia da euskal errezeta baliozkotzen duen seigarren herrialdea

Euskal errezeta elektronikoa Portugal, Kroazia, Polonia, Finlandia eta Estonian erabil daiteke, baita hemendik aurrera, Txekiar Errepublikan ere

Euskadi erreferente da errezeta elekronikoaren elkarreragingarritasunak Europar Batasunean duen hedapenean

Euskadin bizi den edonork bere errezeta elektronikoa, e-rezeta, erabili ahal izango du Txekiar Errepublikan —edo alderantziz— bere historia klinikoan sartzeko edo sendagaiak farmazietan hartzeko.

Europako Batzordeak baimena eman ondoren, Txekiar Errepublika batu zaie lehendik euskal errezeta elektronikoa erabilgarri zuten herrialdeei, hau da, Portugal, Kroazia, Polonia, Finlandia eta Estoniari.

Hala, Euskadik erreferente izaten jarraitzen du errezeta elektronikoaren elkarreragingarritasunak Europar Batasunean duen hedapenean. Izatez, 2025ean Europar Batasuneko 25 herrialdeetara hedatzeko asmoa dago.

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi du garrantzitsua dela Europako erakundeek Euskadik egiten duen lanean konfiantza izatea, zehazki, berrikuntza teknologikoaz gain, Europar Batasun osoan herritarrei zuzendutako farmazia-prestazioa eta osasun-asistentzia hobetzeko balioko duen programa batean.