Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIaren Mugikide proiektua

Osakidetzaren Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak sortutako proiektua da Mugikide. Erakunde osasungarria bultzatzea du helburu, eta, horretarako, langileen osasuna modu aktiboan eta etengabean hobetzera bideratutako ekintzak ezartzen ditu, profesionalek lan-eremuan zein lan-eremutik kanpo dituzten ohiturak osasungarriagoak izan daitezen. Horretarako, lana hiru dimentsiotan ardaztu dute: elikadura, atsedena eta kirola (oro har, jarduera fisiko gisa ulertuta).

EEG ESIak ahalegin handiena egin du profesionalen artean ohitura edo errutina osasungarri jakin batzuk modu errazean betetzeko tresnak diseinatzen, bai lan-ingurunean, bai lan-ingurunetik kanpo. Gainera, langile gehien duen emakumeen populazioan jarri dute arreta,eta bizitzaren trantsizio-etapa batean, menopausian, alegia.

Proiektua 2022ko irailetik dago martxan, eta 2024an amaitzea aurreikusten da, baina sendotu eta jarraitzeko ilusioarekin.