5,1 milioi euro baino gehiago Euskadiko landa-eremuen sustapen eta garapen ekonomikorako, biztanleen bizi-kalitate hobetzen dela bermatzeko

  • Laguntza hori NPEPE 2023-2027 programak biltzen dituen eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzatzen dituen landa»garapenerako 18 esku-hartzeen barruan dago
  • Programaren aurreko aldian, 2015-2020, 1.117 proiekturi lagundu zitzaien, ia 52 milioi euroko zuzkidurarekin
  • Deialdi honek laguntza-neurri berri bat jasotzen du ekonomia»jardueretarako guneak gaitzeko 

Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren agindua onetsi du, zeinaren bidez arautzen baita Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoaren (NPEPE) esparruan onartutako LEADER eremuko landa-udalerrien sustapen, garapen eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzen 2023ko ekitaldirako zenbateko ekonomikoa.

LEADER 2023 programak 5.182.500 euroko zuzkidura ekonomikoa du eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzatzen du; izan ere, 2023-2027 NPEren Plan Estrategiko berriak biltzen dituen landa»garapenerako 18 esku-hartzeen barruan dago.

Euskadik 20 urte baino gehiago daramatza Leader laguntzak kudeatzen. Europako Leader programaren xedea da Euskadiko landa-eremuen garapen ekonomikoa ahalbidetzea, enplegu-aukerak sustatzea eta biztanleen bizi»kalitatea hobetuko duten zerbitzuak bermatzea. Horren guztiaren azken helburua da landa-populazioari eustea eta hura zabaltzea. MENDINET Tokiko Ekintza Taldeak kudeatzen ditu Leader laguntzak Euskadin.

Esku-hartzearen eremu geografikoa landatzat hartutako 1.273 udal-erakundetan (guztira 261.066 biztanle) ezarriko da. Laguntzak honako hauek jasoko dituzte: pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, nortasun juridikoa dutenak edo ez dutenak, edo edozein motatako unitate ekonomiko edo ondare bereizia dutenak, baldin eta, nortasun juridikorik ez izan arren, LEADER eremuko udal-erakunde horietan aurreikusitako proiektuak eta jarduerak egin baditzakete.

Neurri berria ekonomia-jardueretarako guneak egokitzeko

LEADER programaren 2023ko deialdiak laguntza-lerro berri bat jasotzen du ekonomia-jarduerak gauzatzeko guneak egokitzeko, eta, hala, Euskadin, landa»ingurunean, ekintzailetza eta enpleguaren sorrera sustatzeko.

Honako hauek dira biltzen dituen lau neurriak:

Ekintzailetzarako eta barne-ekintzailetzarako neurria, enpresa berriak sortu eta hasieran abian jartzeko eta proiektu ekintzaileak garatzeko. 

  1. Nekazaritzakoak ez diren enpresetan eta nekazaritza-dibertsifikazioan inbertsioak egiten laguntzeko neurria, mikroenpresak, enpresa txikiak eta enpresa ertainak sortzen eta garatzen laguntzeko, eta nekazaritzakoak ez diren jardueretan inbertsioak egiten dituzten ustiategietan dibertsifikazioari laguntzeko, nekazaritzako produktuen eta nekazaritzako elikagaiak ustiategitik kanpo merkaturatzea barne. 
  1. Besteren kontura kontratatzeko neurria, langileak besteren kontura kontratatzeko, landa-populazioari eusten edo hura zabaltzen laguntzen duten lanpostu berriak sortze aldera. 
  1. Guneak gaitzeko neurria, hirugarren pertsonentzako ekonomia»jarduerarako guneak sortzeko edo egokitzeko. Guneek/lokalek hainbat erabilera izan ditzakete (coworkinga, bulegoak, ostalaritza, etab.)

LEADER laguntzek babesten dituzten proiektuak

LEADER programak “bottom- up” ikuspegian oinarritzen den metodologia propioa erabiltzen du. Metodologia horrek tokiko eragileak eta eremuko biztanleak parte hartzera bultzatzen ditu, estrategiak diseinatu eta abiaraztean, erabakiak hartzean, eta landa-eremuen garapenerako baliabideak esleitzean.

Aurreko deialdian, programa horren bidez, 284 proiekturi lagundu zitzaien, 15,6 milioi euro baino gehiagoko aurrekontuarekin. 2015-2020 Landa Garapenerako Programaren aldi osoan, 1.117 proiekturi lagundu zitzaien, ia 52 milioi euroko zuzkidurarekin.

Honako hauek dira proiektuok, besteak beste: Kuartango Lab funtzio anitzeko espazioa, Dronetikan airworks dronen bidez aireko argazkiak hartzen dituen enpresa, Galúa eguneko zentroa, Zeberioko Amañe gourmet denda, edo Leintz Gatzagako Gatzaren Museoa leheneratzea.

Eskaerak aurkezteko epea eta modua

LEADER programarako eskaerak egiteko epea hilabetekoa izango da. Pertsona fisikoek aurrez aurre zein elektronikoki aurkeztu ahalko dituzte eskaerak. Pertsona juridikoek eta nortasun juridikorik gabeko erakundeek, berriz, kanal elektronikoaren bidez izapidetu beharko dituzte.