1,2 milioi € bideratuko ditu behar gehien duten kolektiboetako donostiarrak enplegatzera

Langabetuak hainbat udal proiektutan aldi baterako enplegatzeko zazpiehun mila euro baino gehiago erabiliko dira

Donostiak, Lanbideren Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen Planaren barruan, 1.210.638 €- ko zuzkidura aurreikusten du langabezian dauden donostiarrak aldi baterako edo mugarik gabe kontratatzeko.

Enplegu eta Gizarteratze sailburuorde Alfonso Gurpeguik nabarmendu du hurrengo Enpleguaren Euskal Legeak bultzada handia emango diela udalei enpleguaren esparruan; izan ere,». Gurpeguik gogorarazi duenez, legea Eusko Legebiltzarrean azken fasean dagoena eta udazken honetan onartuko dutena».

Bestalde, Marisol Garmendia Ekonomiarako eta Bertako Enplegu zinegotziak adierazi duenez, «Udalak, beste erakunde batzuekin batera, lanik ez duten pertsonen enplegagarritasuna indartzeko eta hobetzeko ahalegina egin du, lan-merkatura sartzeko zailtasun gehien dituzten kolektiboetako kide baitira. Ezin ditugu bakarrik utzi, lana bilatzen laguntzeko eta kontratazioan laneko segurtasuna zaintzeko behar diren bitartekoak jarri behar ditugu. Enplegua funtsezko tresna da garapen pertsonalerako eta gizarte-kohesiorako. Eta programa honen hartzaileen artean, emakumeak, lan-merkatuan ere genero-arrakala jasaten jarraitzen dutenak, gazteak eta 55 urtetik gorako langabeak daude. »

Guztira, 129 kontratu gauzatu nahi dira: 64 udal proiektutan aldi baterako lan egiteko kontratuak dira, eta 65 enpresentzako laguntzak dira, enpresek langabetuei mugagabeko kontratuak egin diezazkieten.