Lehendakariak Petronor-en egoitza berria inauguratu du Abanto Zierbenan  

Vitoria-Gasteiz 06-10-2023 El base del Real Madrid Sergio llull intenta pasar ante el alero del Baskonia, Markus Howards en el partido de Euroligue jugado esta noche en el Fernando Buesa Arena de Vitoria-Gasteiz. EFE/ADRIÁN RUIZ-HIERRO
  •  Aurretik, Iñigo Urkullu Muskizen izan da, EAEn lehen hidrogeno berriztagarria ekoitziko duen elektrolizagailua abian jartzeko
  • “Energia berriztagarriak behar kolektibo bat dira, eta behar horri erantzun behar diogu”, esan du

Lehendakariak, gaur goizean, Petronorren egoitza berria inauguratu du, Ezkerralde-Meatzaldeko Parke Teknologikoan, Abanto Zierbenan. Aurretik, Muskizen izan da, EAEn lehen hidrogeno berriztagarria ekoitziko duen elektrolizagailua abian jartzeko.

Bertan, Lehendakariak esan du gaur egun energia berriztagarriak “behar kolektibo” bat direla, eta nabarmendu du badakiela hura bereziki belaunaldi gazteen aldarrikapen bat dela, oso arduratuta baitaude. “Ulertzen dugu –esan du–, eta behar horri erantzun behar diogu eta horretan ari gara”.

Honako adibide hauek aipatu ditu: Armintzan abian jarri berri den aerosorgailu flotatzailea, zenbait udalerritan energia kooperatiboa ekoizteko egin diren ekimenak edo enpresen deskarbonizazioa bultzatzeko inbertsioak.

“Gure gazteek oinordetzan hartzen dutena hobetzen dute. Gure erronka partekatua da lan onak, ondo ordainduak eta prestakuntzarako eta kontziliaziorako baldintza erakargarriak dituztenak eskaintzea. Gure esku dago; izan ere, hemen aurkitzen ez badute, kanpora irtengo dira. Baten batek aurrea hartuko digu”, esan du amaitzeko.