Osasun Mentalaren Munduko Eguna da gaur

Osasun Mentalaren Munduko Eguna urriaren 10ean ospatzen da. Osasun Mentalaren Munduko Federazioak sustatzen du, eta Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) babesa du. Ekitaldia mundu osoko osasun mentaleko arazoei buruzko kontzientzia sortzeko eta osasun mentalaren aldeko ahaleginak mobilizatzeko konpromiso globala da.
Liburutegiak gai honen inguruan erakusketa eta gida bat prestatu ditu lagungarri izango delakoan.