Next Generation EU funtsak izan dira Eusko Jaurlaritzak Bilboko Udalari haurreskoletan inbertsioak egiteko eman dion 1,1 milioi euroko dirulaguntzaren iturria

Gobernu Kontseiluak baimendu du Bilboko Udalari 1.134.000 euroko zuzeneko dirulaguntza ematea, Haurreskolak Partzuergoko bi haur-eskolatan burutu dituen birgaitze lanak eta azpiegitura-gastuak finantzatzeko, zehazki Larreagaburuko eta Indautxuko haur-eskoletan egindako lanetarako.

Indautxuko haur-eskolaren kasuan, Bilboko Udalak lokala erosi eta egokitu zuen haur-eskola berria irekitzeko. Larreagabururi dagokionez, lehendik dagoen haur-eskola handitzea da laguntza honen bidez finantzatzen den jarduketa.

Bilboko Udala, Euskadiko beste 179 udalerri bezala, Haurreskolak Partzuergoko kide da. Partzuergo horrek kudeatzen dituen 16 haur-eskola daude egun Bilbon. Laguntza honen zenbatekoak Next Generation funts europarretan du jatorria.