Bildarratz sailburuak nabarmendu du Europako Batzordeak Euskadiko gazteentzako goi-mailako prestakuntza EBko hirugarren onena dela

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua irratian elkarrizketatu dute, eta, besteak beste, gaur bertan Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko duen Unibertsitate Sistemaren Planari buruz hitz egin du.

Plan horren harira, Europako Batzordeak Euskadi gazteen goi-mailako prestakuntzari dagokionez hirugarren postuan dagoela aitortu duela gogorarazi du Hezkuntza sailburuak. «Hori da gure unibertsitate-sistemak Eusko Jaurlaritzarekin batera egindako lanaren emaitza», adierazi du.