Ef4ktur faktura elektronikorako softwarearen bertsio berria (7.3.0)

Efaktur faktura elektronikoko zerbitzuaren etengabeko hobekuntzarekin eta bilakaerarekin jarraituta ondorengo hobekuntza berriak garatu dira:

  • Fakturaren jaulkitze data faktura jaulkitzen den eguna izango da. Ezingo da aldatu.
  • TicketBAIren informazioa faktura sinatzen/jaulkitzen den momentuan zuzenean bidaliko da.
  • Ef4ktur erabiltzaileen erregistroa garatzen da.

Ef4ktur 7.3.0, beti bezala, web-orriaren deskarga-eremuan dago eskuragarri.

Ef4ktur aplikazioaren aurreko bertsio bat baduzu, Ef4ktur 7.3.0 bertsioa aurreko bertsioaren direktorioan instalatuz gero, lehendik dauden fakturen datuak gordeko dira.