Nafarroako Gobernuaren haurren arreta hobetzeko proiektu bat, European Social Services Awards sarietan finalista

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren Ikuspegi Dialogikoan oinarritutako proiektua, haurren arreta hobetzeko helburua du, European Social Services Awards sarietan finalista hautatu dute. Sari horiek, gizarte-zerbitzuen arloko ekimen onenak aintzatesten dituzte. Horren berri eman du gaur Carmen Maeztu Villfranca kontseilariak Gobernuaren Bilkuran.