GOGORA Institutuak Euskadin 1936-1945 aldian espetxe frankisten biktima izan ziren pertsonen datu-basea jarri du publikoarentzat eskuragarri

  • Datu-baseak 37.000 fitxa baino gehiago ditu, eta Memoriaren Institutuaren egoitzan, Bilbon, kontsulta daiteke
  • Interesatuek hitzordua eskatu beharko dute 944032845 telefonora deituz

Euskadin, 1936-1945 aldian, espetxe frankisten biktima izan ziren pertsonen datu-basea kontsultarako eskuragarri dago gaurtik aurrera Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren egoitzan, Bilbon. Gaur egun, preso egondako pertsonei dagozkien 37.000 fitxa baino gehiago kontsulta daitezke; horietatik 5.000 inguru emakumeenak dira, eta 32.000 inguru gizonenak. Hala ere, aurreikuspenen arabera, ikerketa amaitutakoan 60.000ra iristea espero da.

Datu-base hori 1936-1945 bitarteko frankismoko espetxe-sistemaren biktimei buruzko ikerketaren parte da, oraindik garapen-fasean dagoena, eta, aldi berean, lan zabalago batean txertatzen da, Gerra Zibiletik 1978an demokrazia iritsi arteko giza eskubideen urraketak ikertzea helburu duena.

Kontsulta egin nahi dutenek hitzordua eskatu beharko dute 944032845 telefonora deituz.