Eusko Jaurlaritzak 60 milioirekin osatu ditu EBko Next Generation funtsak bideratzeko sortutako deialdiaren eraikin eta etxebizitzetako energia-eraginkortasunerako laguntzak

Gobernu Kontseiluak baimena eman du eraikin eta etxebizitzen birgaitze energetikorako laguntzetara bideratutako aurrekontua zabaltzeko. Deialdi hori Next Generation EU funtsekin sortu zen, Gobernu zentralaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan. Gehikuntza, diruzaintzako gerakinen kontura, 60 milioi eurokoa da, Europako funtsak osatzeko erabiliko da, eta zuzenduta dago ekainean —laguntzen banaketan Euskadiri esleitutako helburuak lortu ondoren— eskabideak jasotzeko epea amaitu aurretik haiek erregistratu zituzten partikularrei eta auzo-erkidegoei.

Zenbateko gehigarri hori planteatutako birgaitze-jarduketen garrantziaren araberakoa da, jarduketa horiek sakoneko zaharberritzeei baitagozkie eta, ondorioz, Gobernu zentralak etxebizitza bakoitzerako hasieran egindako estimazioak gainditzen baitituzte.