Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak, Onda Cero Saria Bizkaia 2023

Onda Cero irratiak Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak egiten duen lana aitortu zuen atzo Onda Cero Bizkaia 2023 sariarekin.Aintzatespenak Ospitaleak bere inguruneko osasun-beharrei erantzuteko duen garrantzia eta ahalegina saritzen ditu. Aurten, gainera, nazioarteko aintzatespena lortu du, Newsweek aldizkarian argitaratutako Ospitale adimendunaren, Kardiologiaren eta Pediatriaren kategorietan munduko 300 ospitaleak sartu baitira.

Bilboko Melia Hotelak Onda Cero Bizkaia sarien hamaseigarren edizioa hartu zuen atzo, urriak 30. Euskal osasun publikoaren ordezkari gisa, Gotzone Sagardui Osasun sailburua, Mª Luz Marqués Ezkerraldea Enkarterri Gurutzetako ESIko zuzendari gerentea eta Itziar Astigarraga eta Kepa Montes Pediatria eta Kardiologia zerbitzuetako buruak bertaratu ziren.