Europako Batzordeak Euskadiko Silver Economy-ren lehen Nazioarteko Foroan parte hartu zuen, adinekoengan oinarritutako ekonomiari buruzkoan, eta osasun digitalaren, ongizatearen eta zahartzearen arduradunak eman zuen hitzaldi nagusia.

Azaroaren 8an eta 9an, Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian, Euskadiko Silver Economyren Nazioarteko lehen Foroa antolatu da; nazioarteko adituak, ehunka profesional, gizarte-erakunde eta zilarrezko ekonomiaren arloko 40 enpresa erakusketari biltzen dituen topaketa, 55 urtetik gorako biztanleen beharrei eta nahiei erantzutea helburu duen jardueraren baitan.

Foro horren bidez, Gipuzkoak «bultzada erabakigarria» ematen dio Europa osoan proiekzio handia duen eremu horri.

Zilarrezko ekonomiak lurraldearen BPGaren % 5,5 hartzen du jada, 1.472 milioi euro, eta 31.000 enplegu baino gehiago ematen ditu. Europan, kalkulatzen da bi urtean EBko BPGaren % 32 izango dela eta 88 milioi lanpostu sortuko dituela, hau da, enpleguaren %38.

Saila Rinnek eman du hitzaldi nagusia, Europako Batzordeko Komunikazio Sareen, Edukien eta Teknologiaren Zuzendaritza Nagusiko osasun digitalaren, ongizatearen eta zahartzearen unitateko arduradunak, Europako politika publikoak biltzen dituen foroa zahartzearen esparruan kokatu baitu.