Azaroaren 18a, antibiotikoak zuhurtziaz erabiltzeko Europako eguna

Azaroaren 18a antibiotikoak zuhurtziaz erabiltzeko Europako eguna da. Bakterio multirresistenteek eragindako infekzioak osasun-arazo handia dira gaur egun. Europan urtero 25.000 lagun hiltzen dira horrelako bakterioek eragindako infekzioen ondorioz. Hain zuzen ere, antibiotikoak behar baino gehiago eta behar ez bezala erabiltzea da bakterio horiek garatzeko kausa nagusietako bat.

Egungo joerarekin jarraituz gero, 2050ean, munduan 10 milioi pertsona hilko dira bakterio multirresistenteek eragindako infekzioengatik, hau da, minbiziak edo diabetesak edo trafiko-istripuek eraginda baino gehiago.

Kezkagarria da, batez ere, bakterioen antibiotikoekiko erresistentziak adinekoengan –gero eta gehiago dira–, ospitaleratuta dauden pazienteengan edo immunitate-sistema konprometituta dutenengan duen eragina. Kasu horietan, tratamendu-aukerak gero eta mugatuagoak dira, edo ez daude.

Antibiotikoak behar bezala ez erabiltzeak osasun-arriskua dakar guztiontzat. Horregatik, horiek behar bezala erabiltzeari buruz kontzientziatu beharra dago, eta gogoratu antibiotikoek ez dutela edozertarako balio:

  • Medikuak agintzen duenean bakarrik hartu behar dira, gomendioak bete behar dira (noiz, nola eta zenbat denbora hartu), agindutako tratamendua amaitu egin behar da eta, sobratuz gero, ez dira gorde behar eta ez zaizkie beste pertsona batzuei eman behar.
  • Ez dituzte birusak sendatzen (gripea edo hotzeria) eta ez dute ez mina, ez sukarra arintzen. Bakterioek eragindako infekzioak bakarrik tratatzen dituzte.

“Antibiotikoak haien lana gu babestea da”

Antibiotikoekiko Erresistentziaren Aurkako Plan Nazionalak (PRAN) “Antibiotikoak, gu babestea da bere lana. Zurea, ondo erabiltzea “Antibiotikoen Erabilerari buruzko Kontzientziaziorako Munduko Astearen eta Antibiotikoen Erabilera Zuhurrerako Europako Egunaren barruan.

Kanpaina honen helburu nagusia da herritar guztiak kontzientziatzea antibiotikoen erabilera egokiaz; izan ere, bereizi gabe erabiltzea da sendagai horien aurrean bakterioen erresistentzia handitzearen arrazoi nagusia.