Bilbao Circular, elikagaien xahuketaren aurkako merkataritza- eta ostalaritza-plataforma berria, Europako Batzordeak elikadura-jatorriko hondakinak Europan kudeatzeko ezarritako estrategiaren adibide da

Ekintza hori Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskal Estrategiaren barruan dago, eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Basque Green Deal-Euskadiko Itun Berdean txertatzen da.

Basque Green Deal Europar Batasunak bultzatutako Europako Itun Berdea Euskadira ekartzean datza.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, azterlan aitzindari bat argitaratu zuen, nekazaritzako elikagaien euskal sisteman elikagaiak alferrik galtzea aztertzen zuena, Europako Batzordeak Europan elikagai-jatorriko hondakinen neurketa homogeneizatzeko ezarritako jarraibideei jarraituz.