Azaroa oso hilabete beroa izan zen Nafarroan, ipar erdian hezea izateaz gain

Azaroa oso hilabete beroa izan zen, batez ere Erriberabeitian, Estellerriko erdi hego-mendebaldean eta Pirinioetako eskualderen batzuetan, eta baita hezea ere, batez ere Nafarroako ipar erdian. Prezipitazio horiei esker, urtegietan biltegiratutako ur-bolumena aurreko hileko %50etik egungo %73ra igaro da. Horrela islatzen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hilero egiten duen komentario meteorologikoan.