Nafarroako garapen estrategiaren ardatz diren trantsizio ekologikoak eta digitalak bultzatzen dituzten I+Gko 19 proiektu garatzen laguntzen du Industriak

Aliantza energetiko eta digitalak egiteko laguntzen esparruan egindako 19 proiektuek bikain amaitu dute beren garapena. Laguntzen deialdi hau Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak sustatu du, eta Nafarroako espezializazio adimentsuaren estrategiaren (S4) ardatz gisa ezarritako bi trantsizio horiek sustatuko zituzten I+G+b proiektuak egitea zuen helburu.