Bruselako Bulegoak Nafarroaren Eguna ospatuko du Nafarroako komunitateari harrera eginez Europako hiriburuan

Nafarroako Gobernuak Bruselan duen Ordezkaritzak Nafarroaren Eguna ospatu zuen atzo, Europako hiriburuan bizi eta lan egiten duen komunitate nafarrari harrera eginez. Ana Ollo bigarren lehendakariorde eta kontseilariak gogorarazi zuen Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak Nafarroa Europan eta Europa Nafarroan gehiago egotearen alde egin duela, bulego iraunkor horren instalazioetara gonbidatutako 50 bat lagunen aurrean.