#MelgosaTopaketa ekimenaren barruan, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak herritarren 20 galdera bozkatuenei erantzun die

Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, herritarrek Irekiaren webgunetik egin dizkioten galderei erantzun die, #MelgosaTopaketa ekimenaren barruan. Ekimen honen prozedurari jarraituz, galderak 2023ko azaroaren 9 eta 23 bitartean egin ziren.

Herritarrek kezka sortzen dieten gaien inguruko galderak planteatu dituzte, jarduera publikoari eta Jaurlaritzari lotutakoak, Hezkuntzako sailburuak erantzuna eman die 20 galdera bozkatuenei. Euskal espetxe eredua, Euskal harera eredua: migrazioa eta asiloa, zaintza eta berdintasuna izan dira elkarrizketaren ardatza.

Topaketa hau Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko parte-hartzea eta interakzioa sustatzea.