BBK Fundazioa eta Olaso Dorrea Fundazioa Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatu dira

Museoen Aholku Batzordeak egin duen urteko azken bileran BBK Fundazioa eta Olaso Dorrea Fundazioa Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatzea onartu zuen. Erregistro honek museoen inbentario ofiziala ezartzea du helburu eta bertan erregistratzea ezinbesteko baldintza da Euskadiko museo edo Euskadiko bilduma gisa onarpen formala jasotzeko, baita izen horiek erabili ahal izateko ere. Erregistro horretan aurrerantzean BBK Fundazioa eta Olaso Dorrea Fundazioa ere egongo dira.

BBK Fundazioaren bildumak XIX eta XX mendeko artelanak ditu gehienbat: pintura, eskultura, marrazkiak eta argazkiak. Funtsen %50 argazkiak dira, %20 lan grafikoak, %17 pintura, %7 marrazkiak eta %4 eskultura. Gainontzeko %2a beste objetu tipologia batzuri dagokio. Horrela, artista ezagun askoren lanek osotzen dute BBK Fundazioaren bilduma, besteak beste:

  • XIX-XX mendeen artean Ramón eta Valentin de Zubiaurre, Manuel Losada, José María Ucelay, Ángel Larroque, Francisco Iturrino, Alberto Arrue eta Darío de Regoyos-en artelanak daude.
  • mendeko euskal artisten artean azpimarratzekoak dira Agustín Ibarrola, Néstor Basterretxea eta Eduardo Chillidaren lanak.
  • mendeko artista espainiar azpimarragarrien lanak ere baditu BBK Fundazioak: Antoni Tapies, Antonio Saura, Bonifacio Alfonso, Manolo Valdés eta Miquel Barceló.
  • Emakume artista garaikideak ere badaude bilduman: Mari Puri Herrero, Isabel Baquedano, Erika Barahona, Nahia del Castillo eta Dora Salazar esaterako.

BBK Fundazioaren bilduma da Museoen eta Bildumen Erregistroan sartzen den lehen bilduma pribatu da.

Bergarako Olaso Dorrea Fundazioaren bilduma ere inskribatuko da Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistroan. Olaso dorrea XVI. mendean eraiki zuten eta bertan jaio eta bizi izan ziren, besteak beste, Migel Jose Olaso, Telesforo Monzon Zurbano eta Telesforo Monzon Ortiz Urruela. Guztiek pisu nabarmena izan zuten Bergara, Gipuzkoa eta Euskal Herriko politikan eta kulturan. Telesforo Monzon eta bere emaztearen etxebizitza izan zen eraikina XX. mendearen amaieran eta beraiek berreskuratu zituzten frankismoak inkaututako altzari eta artelanak.

Olaso Dorrea Fundazioa 1982. urtean sortutakoa da eta gaur egun, guztira, 272 funts ditu inbentariatuta: 102 artelan eta altzari, 107 funts etnografiko eta antropologiko, 15 historiko eta 48 fotografiko, hau da, funts dokumentalak, fotografikoak, literarioak eta artistikoak dira katalogatutakoak. Dorrea bisitatu daiteke, aurrez eskatuta.

Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistroa

Gaur egun 52 museo daude Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistroan inskribatuta, tartean, Bilboko Arte Ederren Museoa, Guggenheim Bilbao Museoa, Cristóbal Balenciaga Museoa, Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa, Makina Erramintaren Museoa, Gernikako Bakearen Museoa edota Zarauzko Arte eta Historia Museoa.

Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistroan sartzea ezinbestekoa izango da, 2007ko Museoen Legearen arabera, museoetako instalazioek eta bildumen erakusketek «Euskadiko Museo» edo «Euskadiko Bilduma» onarpena lor dezaten. Lege horrek, gainera, erakusketetarako instalazioek onarpen horiek lortzeko zer nolako baldintzak bete beharko dituzten -eta modu horretan, Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzak eskuratzeko aukera izango dute-, finkatu zuen. Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistroa, Euskadin zenbat museo instalazio ditugun eta horietako bakoitzaren ezaugarriak zein diren jakiteko tresna ere bada. Horrek, Euskal Autonomia Erkidegoko museoen eta bildumen politika orokor bat diseinatu eta garatzea ere ahalbidetzen du.