Abendua hilabete beroa izan da gehienbat, eta tenperaturak batez bestekoa baino gradu bat gehiago igo dira

Abenduan tenperatura epelak izan dira gehienbat, Iruñeko arroan eta Nafarroako iparraldean izan ezik, oso beroak izan baitira. Termometroek batez besteko balioak gainditu dituzte Nafarroa osoan, 1 eta 1,5 ºC arteko aldeekin batez bestekotik gora. Balioetatik gehien urrundu diren estazioak Goñi eta Azanza izan dira, 1,9ºC gehiagorekin. Horrela jaso da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hilero egiten duen eguraldi-iruzkinean.

Erregistratutako prezipitazioak batez besteko balioen inguruan edo apur bat gorago kokatu dira isurialde kantauriarrean eta Pirinioetako eskualdeko altitude handieneko zonan; hilabetea normala eta hezea izan da iparraldeko herenean, eta lehorra Nafarroako gainerako eskualdeetan. Urtegietan biltegiratutako ura azaroan zegoen % 73tik abenduan % 80ra igaro da.