Nafarroako Osasun Zerbitzuak triaje-sistema berri bat jarri du proban Larrialdietan, arnas sintoma arinak dituzten 18 eta 40 urte bitarteko pazienteen arreta arintzeko

Komunitate osoan erregistratutako arnas birus kasuen gorakada esponentzialarekin (COVID, gripea eta arnas birus sinzitial-VRS), Zaintza Epidemiologikoaren azken Buletinak erakusten duen bezala, eta osasun publikoko sareko hiru ospitaleetako larrialdi zerbitzuetara joaten ari diren pazienteen gehikuntzarekin, zeinak, joeraren arabera, gora egingo baitu datozen bi asteetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzutik triaje sistema berri bat proban jarriko da da urtarrilaren 4tik aurrera Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Larrialdi Zerbitzuan (NOU).