Osasun Departamentuak osasun zentroak ‘kerik gabeko gune’ izendatzeko prozesua amaitu du

Osasun Departamentuak, bere erakunde autonomoekin, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin (NOPLOI) eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin lankidetzan, abenduan amaitu du osasun zentroak kerik gabeko guneak izendatzeko prozesua, 212 rotulu berri jarriz. Horiek osasun-zentroetan, osasun mentaleko zentroetan eta Sexu eta Ugalketa Osasunaren Arretarako zentroetan, bai eta NOPLOIren mendeko eraikinetan ezarri dira, ingurune horiek kerik gabeko gune gisa identifikatzeko eta osasun-esparru horien barruan zein kanpoan erretzea debekatuta dagoela gogorarazteko.