Azpiazuk uste du eskualdeetako ESEPEak (Euskadik kudea ditzakeen Ekonomia Berreskuratu eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoak) ezinbestekoak direla EBko Next funtsen arrakastarako, eta harridura agertu du funts horien espirituaren aurkakoak direnaren interpretazioetaz

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburua harrituta agertu da Espainiako Gobernuaren ordezkariak egindako adierazpenekin; izan ere, “Eusko Jaurlaritzak eskatzen duen bezala, eskualdeetako ESEPEak Europar Batasunak diseinatu duen programaren espirituaren aurka joango lirateke”, Denis Itxasok berriki egindako adierazpenen arabera. Balorazio horren aurrean, Azpiazuk Radio Bilbao-Cadena Ser irratian azpimarratu duenez “eskualdeetako ESEPEak ezinbestekoak direla Europako funtsek arrakasta izan dezaten. Laguntzeko prest gaude. Hori lortzeko borrokan jarraituko dugu”.